XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure printzesea angaila eder batzuen gainean eta palium larrosmargodun batekin gainduta eraman zuten, baso adarsu batetik, haren zerbitzarien laguntasunean.

Baso honen erdian haren aitak, gaztelu ttiki eta polit bat eraikitzea agindu zuen.

Gaztelu haren gela printzipalean, printzesea ohe apaindurizko baten gainean ipini zuten eta haren ondoan zerbitzari guztiak gelditu ziren.

Nahas Lora Maitagarriak zerbitzari guztiek lo sakon baten sartu zituen, printzesa eder eta eztiari laguntzeko.

Denborea igaro zan, eta basoko sasitza ugaritu zan, gaztelu ttikia ia osorik izkutu arte hain beste adarren atzean.